BOSen Gabonetako kontzertuan Alberto Urretxok omenaldia jasoko du

Hasier Larrea 2022ko abe. 19a, 18:01

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 100. urtemugako kontzertuetan murgilduta dago, eta abenduaren 22an eta 23an jarriko diote ginga, Euskalduna Jauregian, 19:30ean. Taldeko tronboi-jole bakarlaria den Alberto Urretxo arrasatearrari aitortza berezia egingo diote.

BOSek Bilboko Udal Bandarekin batera joko ditu Gabonetako bi kontzertuak. Finisterrai deitu diote Ricardo Mollák konposatutako eta oraindik estreinatu gabeko pieza-sortari. Chicago Symphony Orchestrako Esteban Batallan tronpeta-jole bakarlariak eta Alberto Urretxok berak, tronboi bakarlari bezala, protagonismo berezia izango dute. Izan ere, bi musikari horiei dedikatutako kontzertua izango da, "benetako laguntasunaren balioan" oinarritutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak