Gipuzkoako Kros Txapelketan arrastoa utzi du Arrasate Atletikok

Hasier Larrea 2022ko abe. 19a, 09:40

Atzo Eibarren, Olabe-Arrateko zelaian, egin zuten lasterka askotariko kategoriatako atletek, eta herriko klubeko 23 korrikalarik hartu zuten parte. Aipatzekoa, Olatz Martinezek 18 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua.

Bolunburuko krosa izenez da ezaguna Olabe-Arrateko zelaian jokatzen den lasterketa-sorta, eta aurten Gipuzkoako txapelketa ere izan da. Emakumezkoen 18 urtez azpikoetan eskuratu du garaikurra Olatz Martinezek, Gipuzkoako txapeldunorde izatea lortu baitu, 2.800 metroko lasterketan hirugarren sailkatu arren, bigarrena arabar jatorrikoa delako. 

16 urtez azpiko kategorian, gizonezkoetan, 3.800 metroko distantzia burutu dute Eñaut Betegik, Unai Garciak eta Iñaki Etxeberriak, bederatzigarren, hamabigarren eta hogeitalaugarren helmugaratuta, hurrenez hurren.  Emakumezkoetan, ostera, Maia Etxebarria 11. postuan sailkatu da, June Kortazar 16.ean, Lorea Xiang Cancelo 18.ean eta Maren Garai 20.ean.

Eskola-mailetan ere fin

Eskola-kategorietan, alebin mutiletan, 1600 metro egin dituzte Julen Hierrok –22.a– Eta Oihan Nogalesek –24.a–. Neskek 1200 metroko ibilbidea egin zuten, Nile Agirretxe hirugarren, Ainhoa Plaza hamabigarren, Elene Kortabarria hogeitabatgarren eta Irati Regodesebes hogeitabigarren sailkatuta.

Infantil mutiletako krosean azkarrena izan zen Siro Etxebarria, eta Markel Rodriguez hamargarren helmugaratu zen. Nesketan  Uxue Elkorobarrutiak, Mara Buenok, Eider Vazquezek eta Leire Luengok hartu zuten esku.

Anoetako belodromoko probak

Eibarren ez ezik, Donostian ere aritu dira Arrasate Atletikoko gazteak, Anoetako belodromoan, zehazki, Gipuzkoako Atletiko Federazioak antolatutako probak izan dituzte jokoan eta. 400 metroko lasterketan, Aitor Gallego 56 segundo behar izan zituen helmugara iristeko, Asier Buenok 58 eta Markel Errastik minutu bat eta bi segundo.

Unai Iturbek eta Aimar Uribetxebarriak pertika proban parte hartu dute, lehenak 3 metro eta 10 zentimetro jauzi eginaz, eta bigarrenak  Aimarrek 2 metro eta 70 segundo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak