Baserritarren Eguna ospatu dute, lehenengoz, Musakolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 17a, 18:51

Zaharberritutako San Isidro ermitaren berreraikipena egin dute, eta ondoren luntxa izan dute.

Lehenengoz antolatu dute, Musakolan, Baserritarren Eguna. Musakola Bizirik egitasmoaren baitan egin dute ospakizuna. "Oso pozik gaude, egun oso polita izan da", azaldu dute antolatzaileek.

San Isidro ermita eraberritu egin dute eta gaur zabaldu dute berriro ere. "Teilatua konpondu da, eta egurrezko habeak ere tratatu dira", adierazi dute. Ermita bete egin da meza entzuteko. Ondoren, luntxa izan dute erretiratuen etxean: berakatz sopak eta txorizo egosia.

Egun osoko ospakizuna

Bazkaria, bakoitzak bere kontura egin ondoren, arratsaldean jaiak jarraituko du. Triki-poteoa izango dute, auzoko kaleak alaituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak