Dantza erakustaldia egin dute gaur goizean herriko dantzari gaztetxoek. Txikitxu-arrostaitz eta Lore Gazteak taldeetako dantzari gaztetxoek plazan egin dute erakustaldia, hara joandako guraso, familia eta lagunen aurrean. Txistulariek lagundutako dantza emanaldia izan da.