Arratsaldean hasi dira Arrasaten Ibai-arte elkarteak antolaturiko ekintzak. Izan ere, Biteri plazan Tiritantes antzerki-zirku taldeak Ulterior el viaje ikuskizuna eskaini dute. Ondoren, gorputzak mugitzeko eta berotan sartzeko unea heldu da disko-festaren eskutik, eta azkenik, zozketatutako 50 otzarak banatu ditu Arrasateko merkatarien elkarteak.