Arrasate Musikaleko sokazko orkestrak Gabonetako emanaldia eskaini du

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko abenduaren 16a

San Frantzisko elizan eskaini dute kontzertua Arrasate Musikaleko biolinez, biolaz, biolontxeloz eta kontrabaxuz osaturiko orkestrak.

Vasily Kalinnikov (Serenade for strings), Henry Purcell (Abdelazer suite), Jesus Guridi (Amorosa) eta Gustav Holst (Brook green suite) maisuen piezak eskaini dituzte Arrasate Musikaleko sokazko orkestrako kideek San Frantzisko elizan. Iker Olazabal zuzendari lanetan aritu da, eta orkestran gazte zein helduek elkarrekin jo dituzte obrak. Arrasateko musikazaleek ez dute hutsik egin zitara.

Bideoan, Henry Purcellen Abdelazer suite obrako irekiera edo oberture.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak