Mondrak lehenengo pausoa eman du zulotik irteten hasteko

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 16a, 18:00

Joan den zapatuan, Zumaiakoren kontra.

Joan den astean denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu dueta gero, talde arrasatearrak entrenatzaile berria aurkeztu du aste barruan, David Muñoz lasartearra. 

Gaitasunik ezagatik baino gehiago, Mondraren bolada txarrak zamatik izan du asko. Liga txarto hasi eta bizkar gainean pilatzen joaten den zama. Egon dira gainetik pasa diren taldeak – Hernaniren kontrako 5-0ekoa, esaterako–, baina beste partidu asko tarte txikiagatik galdu dituzte, eta gehiago merezi izan dute.

Hala, Tolosaren kontra ligako lehen garaipena eskuratu ostean (1-0), aste barruan talde zuri-moreak entrenatzaile berria aurkeztu du. Jorge Santiago kirol zuzendariak hilabetez jardun du prestatzaile moduan; hortaz, haren testigua jasoko du David Muñozek. Arrasatekoek Elgoibarren jokatuko dute, zapatuan (18:00).

Vasconiari irabazita (4-2) arnasa hartu duen beste talde bat da Aretxabaleta. Haien bolada txarrak gutxiago iraun du, lau jardunaldi, baina nahikoa izan dira atzealdeko postuetara gerturatzeko. Tolosaren zelaian jokatuko dute bihar, zapatua (16:30).

Bergara ere zuloan

Agorrosin berrian jokatutako lehen partiduan 1-3 galduta, mahoneroek beste aukera bat izango dute zelai berriari neurria hartzen joateko. Sailkapenaren erdialdean dagoen Amaikak Baten bisita izango dute zapatuan 16:30ean. Bada, Aloña Mendik ere ez du nahi urtea azken asteotako zapore gaziarekin amaitu. Oñatiarrek galdu egin dituzte azken hiru partiduak, eta domekan etxean izango dute, Añorgaren kontra, 2022a ondo agurtzeko aukera (16:30.

Emakumezkoetan, Leintz Arizmendik eta Bergarak etxean jokatuko dute; biek izango dituzte erdialdean dauden taldeak aurrean, eta bereziki Bergara puntu beharrean dago, azken postuan dago-eta sailkapenean. Bergarak Lagun Onak hartuko du zapatuan (13:00) eta Leintz Arizmendik, Antiguoko (11:30, Azkoagain).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak