ELAk "indarra galdu" du Aita Menniko ospitalean

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 15a, 11:08

Aita Menniko zuzendaritzatik adierazi dute hauteskunde hauen emaitzak langileen nekearen eta isla direla. ELAk nagusitasuna galdu du, Erizainen sindikatuen mesedeetan.

 

 

Atzo, eguaztena, egin ziren Aita Mennin Enpresa Batzorderako hauteskunde sindikalak. Emaitzek, ELA sindikatuaren gainbehera ondorioztatzen dute.

Hauteskunde sindikalen emaitzen arabera, ELA sindikatuak botoak galdu ditu Aita Menni ospitalean. Berritasun gisa, hauteskundeetara bi sindikatu berri aurkeztu ziren: Erizainena, eta Erizaintzako laguntzaileena. 1979. urtetik, ELAk %100eko ordezkaritza zuen Enpresa Batzordean eta orain, "hausnarketarako" etapa berri bat  zabaltzen dela adierazi nahi izan dute ospitaleko zuzendaritzatik.

Emaitzak honako hauek izan dira:

  • Teknikari eta administratzaileen mahaia: ELAk 2 boto; Erizaineen Sindikatuak 2 boto
  • Espezialisten mahaia: ELAk 7 boto; Erizainen laguntzaileen Sindikatuak 6 boto

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak