Mondrak badu entrenatzaile berria, David Muñoz lasartearra

Hasier Larrea 2022ko abe. 15a, 09:56

Argazkia: Mondragon C.F.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldea zuzenduko du datozen jardunaldietan David Muñozek. Atzo iluntzean eman zuen klubak fitxaketaren berri sare sozialetan, kategorian talde ugari zuzendu dituen eskarmentudun entrenatzaile bezala aurkeztuta.

Zapatu honetan, denboraldiko 15. jardunaldian, egingo du debuta entrenatzaile berriak, Elgoibarren zelaian. Jorge Santiago kirol zuzendariak hilabetez jardun du prestatzaile moduan, hortaz, haren testigua jasoko du Muñozek.

Une honetan azken sailkatua da Mondra, 7 punturekin. Joan den asteburuan lortu zuen lehen garaipena. Hemendik aurrerako neurketetan ere puntuak hirunaka batzea izango da taldearen helburua, kosta egingo zaie eta bestela zulotik ateratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak