Antzerkia, disko festa eta otzarak, Ibai-arteren egubakoitzeko hitzorduak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 14a, 13:01

Tiritantes antzerki-zirkuaren 'Ulterior al viaje' ikuskizuna.

Tiritantes antzerki-zirkuko kideek ikuskizuna egingo dute egubakoitzean; disko festak ere herria dantzan jartzeko asmoa du, eta gainera, Ibai-arte elkarteak otarrak banatuko ditu.

Ekintza ugariz beteta dator asteburua, eta egubakoitzean hasiko dira ekitaldiak. Ibai-artek hainbat ekintza antolatu baititu arratsalderako.

Tiritantes antzerki-zirkuko kideek Ulterior el viaje ikuskizuna eskainiko dute egubakoitzean, 18:00etan, Biteri plazan. Kalejira bat da, eta protagonistek fantasiazko izakiak izango dituzte lagun.

Ikuskizun horrez gain, 19:00etatik 21:00etara disko festa antolatu dute, Dantzarako prest lelopean, Herriko Plazan. Jakinarazi dutenez, kantu guztiak euskaraz izango dira eta abesti sexistarik gabeko ekintza izango da, gainera.

Otarren banaketa

Are gehiago, tarte horretan, gaueko zortzietan, Ibai-arte merkatarien elkarteak 50 otzara banatuko ditu leku berean. Sustrai fruta-dendak eginiko otarreak dira eta astelehenera arte izan zen parte hartzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak