Agustin Markaideren lana aitortu dute Gonzalo Nardiz 2022 sarietan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 13a, 16:14

Markaide, eskuinetik hasita bigarrena, Arabako parke teknologikoan gaur eginiko ekitaldian.

Eroski taldean eginiko lanarengatik aitortu dute arrasatearraren lana, banaketa sektorea lehen sektorearen garapenerako "giltzarria" dela adierazita. Fernando Martinez eta Iñaki Latxaga ere omendu dituzte.

Gonzalo Nardiz 2022 sariak banatu dituzte gaur goizean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua gidari zirela, eta Agustin Markaide arrasatearra eta Eroski taldeko presidente ohia izan da sarituetako bat.

Hain justu, Eroski taldean elikagaien banaketa-sektorean egindako lanarengatik egin diote aitortza, banaketa sektorea "lehen sektorearen garapenerako giltzarria" dela nabarmenduta. "Bertako produktuen, elikaduraren balio katearen eta kontsumitzaileen formazioaren alde egin duzun lana saritzen dugu".

Izan ere, nekazaritzako elikagaien katean eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa ingurunean eginiko ibilbide profesional eta enpresarial "eredugarri eta luzea" aitortzeko asmoa du sariketa honek. 2003.urteaz geroztik egiten da, bi urtean behin, Nardiz sailburu ohia zenaren omenez.

Martinez eta Latxaga ere sarituak

Markaiderekin batera, Fernando Martinez laborari arabarra ere omendu dute, "nekazaritzan ibilbide luzea" egiteagatik, batik bat, olibondo laborearen balioa berreskuratzeko eginiko lanarengatik. Horrez gain, Iñaki Latxagak ere saria jaso du "pertsona ekintzailea" izateagatik. Albacora Taldea sortu zuen, eta adierazi dutenez egun atunaren arloan munduko liderretako bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak