Bi motibazio saio egingo ditu Ttak taldeak, bihar eta egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abe. 13a, 15:52
Motibazio saioetako bat, gaztetxean, pandemia aurretik.

Pandemia garaian etenda egon ostean, Ttak gazte taldeak berriro jarriko ditu martxan motibazio saioak eta aurten bi saio egingo dituzte, gaztetxean. Bihar egingo dute lehena, 12:00etan, Idoia Tapiarekin eta Irati Velezekin. Bigarrena, berriz, egubakoitzean izango da, ordu berean, Unax Iñarra, Leire Etxezarreta eta Peru Altuberekin.

Ttak taldeko kide Oihan Lotiren esanetan, saio horien helburua da gazte jendeari ikustaraztea euskaraz bizi diren erreferenteak badaudela, euskaraz sortzeko askotariko prozesuak egiten direla eta horien berri zabaltzea, gazteen arteko sortzailetasuna sustatzeko eta, aukeran, euskaraz aldarrikatzeko. Era berean, erreferente faltaren hutsunea tapatzen joateko ere baliatu gura dituzte saioak, "erreferente horiek euskaraz zelan bizi eta lan egiten duten erakusteko".

Bihar, eguaztena, Sastakai antzerki taldeko Idoia Tapiarekin eta Irati Velez antzerkigilearekin ariko dira, berritasun modura. Hala, hogei minutuko obra antzeztuko dute biek eta gero eurekin elkarrizketan ariko dira ikasleak.

Bigarren saioan, berriz, Unax Iñarra, Leire Etxezarreta eta Peru Altube izango dira gonbidatuak, herriko musikariak hiruak, eta mahai-inguru bat osatuko dute.

DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehen urteko ikasleendako saioak izango dira eta, hasiera batean, behintzat, ikastetxeetako ikasleek izango dute lehentasuna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak