Bost kontzertu egingo ditu Arrasate Musikalek abenduan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abenduaren 13a

Egubakoitz honetan hasi eta abenduaren 31ra arte, bost kontzertu egingo ditu Arrasate Musikalek. Ikasleen Gabonetako kontzertua izango da lehena, egubakoitzean, abenduak 16, 18:00etan, Kulturateko areto nagusian. Ondoren, 20:00etan, sokazko orkestraren emanaldia izango da, San Frantzisko elizan.

Bi saio horiez gain, zapatuan, folk taldearen txanda izango da. Horiek, Arrasate Musikalen egingo dute kontzertua, 12:00etan. Biolin ikasleen emanaldia izango da hurrengo hitzordua, abenduaren 20an, martitzena, Arrasateko parrokian, 20:00etan. Azkenik, Gabon zahar egunean, Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua izango da, 13:00etan, Amaia antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak