'Gure ahotsak, gure indarra. Nik sinisten dizut!' irakurraldi kolektiboaren bigarrena

Mireia Bikuña 2022ko abe. 12a, 12:30

Irakurraldi kolektiboan parte hartuko dute Rosa Urzelai eta Myriam Rodriguez.

Eguenean, hilaren 15ean egingo dute, 18:30ean, Kulturateko klaustroan. Irakurraldian, testu eta pasarte ezberdinak irakurriko dituzte. Era berean, bestelako espresio bide batzuk erabiliko dituzte: kantua, dantza, ipuin kontaketa eta musika, besteak beste. Arrasateko emakume feministez osatutako talde eragile batek antolatu du, Emakume Txokoarekin batera.

Nik sinisten dizut! leloarekin egin zen iazko irakurraldia, eta orduko "arrakasta" ikusita, bigarrena egingo dute Gure ahotsak, gura indarra. Nik sinisten dizut! leloarekin. "Leloak erreferentzia egin gura dio emakumeen autodefentsarako gaitasunari, elkarrekin antolatzeak ematen duen indarrari, ahizpatasunari, emakumeon ahalduntze pertsonalari eta kolektiboari, saretzeari; konplizitatea sortzeari, zaintzeari, aitortzeari, erreparazioari, biolentzia matxistak azaleratzeari... Hau guztiau plazaratzeko eta konpartitzeko espazio seguru bat sortu  nahi dute. Horixe da irakurraldiaren xedea", esan du Amets Beltran de Gebarak, Emakume Txokoko langileak.

Gonbidapena

Talde eragilearen lana izan da, besteak beste, testuak lokalizatzea, ezaugarri ezberdinetako emakumeengana eta elkarteetara gerturatzea, proposamenak luzatzea eta irakurraldia osatuko duten elementuak lotzea.  Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte. "Izan ere, emakumeon aurkako indarkeriak, jendartean normalizatu eta sarri isilarazi egin ohi dira, bigarren mailakotzat kontsideratuz eta zilegitasun osoa ebatziz. Horregatik guztiagatik, ozen esan nahi dugu 'Gure ahotsak, gura indarra. Nik sinisten dizut!'", azaldu du Berdintasun zinegotzi Johanna Sanchezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak