Donostian eta Ordizian aritu dira Arrasate Atletiko Taldeko ordezkariak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abe. 12a, 09:47

Asteburu honetan bi txapelketatan aritu dira atleta arrasatearrak. Batetik, Donostiako Anoetan eta bestetik, Ordiziako Txindoki krosean. Azken horretan, Siro Etxebarriak irabazi egin du 2.040 metroko proba.

Anoetan, 60 metroko proban aritu dira arrasatearrak, honako emaitza hauekin:

  • Ane del Fresno  8,27
  • Izaro Garcia    8,94
  • Eider Amurrio  8,91
  • Lur Lasaga    9,30
  • Ane Lopez    8,61
  • Oihan Zulueta    7,43
  • Ander Otero   7,55
  • Danel Ruiz  7,64

Ordiziako krosean, berriz, honako hauek izan dira emaitzak: 16 urtez azpiko emakumezkoetan, 2.050 metroko proban, Maren Garai seigarren sailkatu da; 18 urtez azpiko emakumezkoetan, 3.650 metroko proban, Olatz Martinez, laugarren; 16 urtez azpiko gizonezkoetan, 2.720 metroko proban, Eñaut Bategi laugarren, Lander Lanzos hamargarren, Unai Garcia hamaseigarren eta Iñaki Etxeberria, hogeita bigarren; alebin mailan, gizonezkoetan, Unai Perez 47. sailkatu da 1.1120 metroko proban; emakumezkoetan, distantzia berean, Nile Agirretxek seigarren egin du eta Irati Regodesebes 30. helmugaratu da; gizonezkoen infantil mailan, 2.040 metroko proban, garaile izan da Siro Etxebarria eta emakumezkoetan, berriz, 1.370 metroko proban, Uxue Elkorobarrutia 31. helmugaratu da, Leire Luengo 38., Maren Aperribay 40. eta Eider Vazquez, 48.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak