Partiduaren hasieran minutu bateko isilunea egin dute azaroan hil zen Jose Luis Etxeberria Porru gogoratzeko. Izan ere, 1989an hartu zuen Porruk Mondrako presidente kargua, kluba oso egoera zailak bizi izaten ari zenean. Presidente zela, lorpen esanguratsuetako bat izan zen Atxabalpeko tribuna jarri izana.
