Distantzia ezberdinetako probetan hartu dute parte Arrasateko atleta gaztetxoek Orion

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abe. 8a, 09:07
Orioko krosean parte hartu duten atleta arrasatearrak.

Orion jokatutako Kamel Ziani krosean hartu dute parte Arrasateko atletismo taldeko korrikalariek. 2.000 metroko distantziako proban, lehen postua lortu du Siro Etxeberriak.

Kamel Ziani krosa jokatu zen Orion, laugarrenez, joan den martitzenean eta han izan ziren Arrasate atletismo taldeko hainbat korrikalari gaztetxo. Kategoriaz kategoria adin-tarte bakoitzera egokitutako lasterketak izan ziren eta distantzia ezberdinetakoan hartu zuten parte arrasatearrek ere.

Nesken alebin mailan, esaterako, 1.200 metroko distantzian, hauek izan dira emaitzak: Nile Agirretxe laugarren, Elene Kortabarria hamargarren, Laida Zubizarreta hamaseigarren, Irati Regodesebes hamazazpigarren eta Ilargi Sanzberro hogeita hamaseigarren. Nesken infantil mailan, berriz, 1.500 metroko lasterketan: Uxue Elkorobarrutia hamaikarren postuan helmugaratu zen, June Bengoa hamazazpigarrenean, Leire Luengo hogeita laugarrenean, Maren Aperribay hogeita bosgarrenean eta  Ane Zubizarreta hogeita zazpigarrenean. Mutiletan, infantil mailan, 2.000 metroko distantzian: Siro Etxebarria lehenengo eta Markel Rodriguez zortzigarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak