Markulete auzoan Pumptrack parkea egiteko proiektua idazteari ekin dio Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko abe. 7a, 18:21
Astigarragako pumptrack pistan haurrak eta helduak jolasean. Argazkia: Kronika

Pumptrack parkearen proiektua 2021-2022 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan lehenetsi zuten herritarrek: 849 arrasatearrek hartu zuten parte bozketan, eta guztira 6.373 puntu eman zituzten. Pumptrack-aren proiektuak 1.311 bozka jaso zituen. Hori horrela, aurreikuspenen arabera, parkearen diseinua, proiektuaren idazketa eta pista eraikitzeko lanak bost hilabeteko epean burutuko dira. Inbertsioa, berriz, 82.000 eurokoa (gehi BEZa) izango da.

Arrasateko Markulete auzoan Pumptrack pista bat diseinatu, proiektua idatzi eta pista eraikitzeko lizitazio prozesua amaitu berri du Arrasateko Udalak, eta Poolsport Soluciones S.L. enpresa izan dela lehiaketa publikoan emaitza onena lortu duen enpresa adierazi du.

Inertzia aprobetxatuz

Arrasateko Udalak Markuleten 3.900 metro koadroko zelaia erabiliko du proiektu hau burutzeko: "zirkuitua egiteko aproposena dela ebatzi dute udal teknikariek. Zirkuituko jauzi eta peralteetan lortzen den inertziarekin bakarrik praktika daiteke pumptracka. Hain zuzen ere, kirol-jarduera horren arau nagusia da inertzia aprobetxatu behar dela, debekatuta baitago monopatinen eta patinen kasuan bultzada ematea edo pedalei eragitea bizikletan ibiliz gero. Bihurgune peraltatuak, jauziak eta badenak funtsezkoak dira, horiek izango baitira txirrindularia edo patinatzailea mugiaraziko duen inertzia sortuko dutenak, eta horrek indar eta bulkada hori aprobetxatzen jakin beharko du, pista ahalik eta lasterren zeharkatu ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak