Motxilak jaso ditu dohaintzan Aita Menni ospitaleak Liberian martxan jarritako unitateak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 7a, 11:54

Kids&Us akademiak Arrasaten duen egoitzak egin du dohaintza, eta Aita Menniko kideek nabarmendu dute "elkartasunak eta eskuzabaltasunak" bat egin dutela topaketan.

Motxilak eman dizkio dohaintzan Arrasateko Kids&Us akademien sareak Aita Menni ospitaleak Monrovian (Liberia) martxan jarritako buru osasuneko unitateari. Izan ere, orain dela hilabete batzuk, Aita Menniko pazienteek eginiko elementu dekoratzaile batzuk jaso zituen akademiak, eta asteon, trukean egin du dohaintza.

Motxilen ematean parte hartu zuten, besteak beste, Mikel Tellaetxe Aita Menniko zuzendari kudeatzaileak, Jose Luis Giron zuzendari asistentzialak eta Ato Kwamena Sagoe Monroviako Benedict Menni zentroko koordinatzaileak, eurekin batera jarri baitzuten martxan unitatea Wali programari esker.

Hala, Aita Menniko kideek nabarmendu dute "elkartasunak eta eskuzabaltasunak" bat egin dutela topaketa hauetan, eta honek bide eman dezakeela gizarte harremanak sendotzeko. "Egoera ahulenetan dauden pertsonei gizartean integrazio eta ikusgarritasun handiagoa emanez". Uste baitute "garrantzitsua" dela eraldaketa soziala bultzatu dezaketen sinergiak sortzea, eta batez ere, emakumeek osasun mentala artatzeko duten eskubidea babesten dutenak. Andreak artatzen dituen unitatea baita orain dela bost urte Monrovian ireki zutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak