Lirain estetika zentroak norbere burua goxatzeko ongizate-tratamenduak eskaintzen dihardu urtetan, Arrasaten. Gorputzerako eta azalerako sendabideak ditu eskaintza, eta baita masaje lasaigarriak ere.
Hain justu, bertako kideek uste dute Gabonetarako opari erraza eta polita izan daitekeela masaje horiek eskaintza dituen bonua, tentsioa eta estresa gailentzen diren garaiotan. Jong bao eta txokolate masajea, C bitamina eta mandarina peeling-a, Biomer gorputz-tratamendua edota aurpegirako eta bizkarrerako bereziak diren masajeak. Haien arabera, ez da hau baino opari hoberik, euren bezeroen gogokoenetako bat ere badela nabarmenduta.
Zozketa egingo dute
Bada, egiten duten lana gerturatzeko, tratamendu baten zozketa egingo dute. Horretarako, @lirainestetika Instagram kontua jarraitu behar da; argitalpenean, nahi den beste bi konturi egin behar zaie aipamena, eta gainera, elkarbanatuz gero, saria irabazteko aukera gehiago daude.
Hala, parte hartzera dei egin dute zentroko kideek. Hilaren 19ra arte izango da horretarako aukera, goizeko bederatziak arte.
