Kolonbiako bake prozesuaz hitz egingo du Francisco Toloza politologoak Iratin

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abe. 6a, 15:15

Kolonbiako Gobernu berriaz eta bake prozesuaz ariko da Francisco Toloza, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko politologo eta aktibista soziala. Abenduaren 15ean izango da hori, 18:30ean, Irati Topalekuan.

Politologoa, soziologoa, irakaslea eta aktibista da Francisco Javier Toloza Fuentes kolonbiarra, Voces de Paz y Reconciliación talde politikoko kidea. Arrasateko hitzaldian aurkeztuko duen ponentziak "desberdintasun sozialik sortzen ez duen garapen ekonomiko alternatibo bat" planteatuko du, eta Kolonbiako hainbat lurraldetako mobilizazio sozialen eta aldaketa politikoen inguruko erronkak azalduko ditu. Azkenik, Kolonbiako gatazka armatuaz ere ariko da. 

Hitzaldiaren antolatzaileak honako hauek dira: Herriok Harro elkartea, Askapena, Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea, Irati Topalekua eta Eusko Jaurlaritza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak