Litxarrerien zaparrada Arrasaten, San Nikolas eguzkitsu bezain jendetsuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abe. 6a, 13:47

Abenduaren 6a da gaur, ume arrasatearrendako egun handia. San Nikolas eguneko kantua ozen abestu ostean denetariko litxarreriak eraman dituzte etxera; bolo nagusia Herriko plazan izan da baina herriko beste hainbat gunetan ere izan dira litxarrerien zaparradak. Bestalde, Jose Mari Velez de Mendizabalek gogora ekarri du egun berezia, bere blogean.

Herriko plazako bolo nagusia 12:30ean puntuan hasi da. Ume gazteenak agertokira begira eta nagusiagoak udaletxera begira, ozen abestu dute kantu ezaguna eta Udaleko zinegotziak abestia amaitu eta berehala hasi dira askotariko litxarreriak botatzen.

Herriko plazako bolo nagusia.

Musakolan, San Andresen, Erguinen...

Herriko plazako boloaz gain, herriko beste hainbat txokotan ikusi izan dira umeak goizean zehar. Urtero legez, aurten ere Erguinen eta San Andresen ere ospatu dute San Nikolas eguna, auzotarrek antolatuta. 10:45etan Usaetxe plazan elkartu dira eta honako ibilbide hau egin dute, trikitilarien laguntzarekin: Usaetxen elkartu, eta Munar, Arimazubi (11:30ean Sumendin), Uribe auzoa, Uriburu kalea eta Larrea plaza zein Usaetxe plaza zeharkatu dituzte, Uribarriko Erretiratuen Etxean ere geldialdia eginez.

Usaetxe plazako boloa.

Musakolako boloa.

Musakolan ere ume mordoa elkartu da haurreskolan egin duten bolorako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak