"Maite ditugun pertsonak hiltzen direnean, Gabonak eta esanguratsuak diren beste data batzuei aurre egiteko jarraibide osasungarriak partekatuko ditugu. Zure burua kokatzen lagunduko zaitugu, gure arteko babesa sortuz", adierazi dute San Felipe Elkarlaguntzatik.
Halaber, Mario Fernandino saxofonistak, Marta Izagirre pianistak eta Nerea Elorza eta Agurtzane Altuna dantzariek, musikarekin eta dantzarekin lagunduko dute.