Etxeko lehen garaipena MUrendako: 100-84

Mireia Bikuña 2022ko abe. 4a, 21:24

MU-Getxo Saski partiduaren une bat

Bederatzigarren jardunaldian lortu dute arrasatearrek aurkaria menderatzea Iturripen. Oraingoan, Getxo Saski taldea izan da. Azpimarragarria da Alex Romanek egindako lana. Taldea ondo zuzentzeaz gain, 23 puntu lortu ditu. "Kostata, baina heldu da etxeko lehen garaipena. Etxetik kanpo ondo gabiltza, baina, zaleen aurrean irabazi gura genuen", esan du bukaeran Julen Berrocal entrenatzaileak.

Partidu osoa jokatu dute Ointxe!-ko mutilek. Hasieratik kantxaratu dira oso kontzentratuta, eta lehen bost minutuetan abantaila hartu dute markagailuan. Ostean, bizkaitarrek abantaila murriztea lortu dute, baina, atsedenerako 14 puntu zeuden aurretik etxekoak: 55-41.

Abantaila hori handitu egin da hirugarren laurdenean: 80-58. Partidua erabakita zegoela, azken tartean, getxoztarrak izan dira hobeak, puntuei erreparatuta: 26 lortu dituzte eta arrasatearrek 20. Dena den, ez da nahikoa izan emaitzari buelta emateko, eta puntuak etxean geratu dira.

MUren hurrengo aurkaria Santurtzi izango da: "Ez zuten liga hasiera ona izan, baina, azken lau partiduak irabazi ditu jarraian. Hala, parean gaude sailkapenean lau garaipenekin. Hortaz, han jokatuko dugun partidua oso borrokatua aurreikusten dugu. Borrokatua eta oso inportantea", esan du entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak