Betsaide Elorrioren aurka jokatu du gaur Arrasate Rugby Taldeko senior mailako gizonezkoen taldeak Mojategin, 16:30ean hasita, baina arrasatearrek ezin izan dute alboko herriko taldea garaitu. 5-31 galdu du etxeko taldeak, eta Julen Barrutia entrenatzailearen hitzetan, "eskas" joan da partida.
Kanpazar Arrasatek denboraldi honetan jokatu duen zortzigarren partida izan da gaurkoa. Horietatik sei galdu egin ditu eta beste bi berdindu. Elorriokoek, aldiz, ez dute bat bera ere galdu.
Dena den, Barrutiak jakinarazi du Euskal Ligako lehen ligaxkan beste bi partidu dituztela jokatzeko, abenduaren 10ean eta 18an. Era horretan, igoera edo jaitsiera faserako sailkatzen diren erabakiko da.