Istripua izan da Kanpazarren, eta lau pertsona zauritu dira

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 3a, 14:59

Lau lagun zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte. Errei bat irekita dago zirkulaziorako.

Kamioi txiki batek eta auto batek talka egin dute gaur Kanpazarren, Arrasate eta Elorrio artean. 13:00ak baino lehenago gertatu da istripua, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, lau lagun zauritu dira. Horietako bi Arrasateko ospitalera eraman dituzte eta beste bi Galdakaokora (Bizkaia).

Errepidea itxita egon da orain arte, baina Ertzaintzak emandako datuen arabera, dagoeneko errei bat zabaldu dute eta txandakako zirkulazioari bide eman diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak