Hiru garaipen eta lau porrot pilatu dituzte Julen Berrocalen esanetara dauden saskibaloi jokalariek, baina oraindik badute igoerako ligaxka jokatzeko postuetara hurbiltzeko marjina. Joan den asteburuan, arnasa hartu ahal izan zuten Valladoliden, eta, oraingoan, han lortutako garaipena errepikatzen saiatuko dira. Etxean jokatzearen abantaila baliatuko dute horretarako, Getxo Saski taldearen aurrean. Domekan neurtuko dituzte indarrak, Iturripen, 18:30ean hasita.
Emakumezkoen talde nagusia, ostera, datorren astean itzuliko da Lehen Mailako lehiaketara. Sailkapenaren erdialdean gora egiteko asmoz joango dira Naiarara (Najera), La Riojaren aurka indarrak neurtzera.