Alderdi Sozialistak txalotu egin du garraio publikoak beherapena izaten jarraitzea

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 30a, 17:08

Arrasateko PSE-EE "oso pozik" agertu da garraio publikoak %50eko beherapena izaten jarraituko duelako EAEn, 2023ko ekainera arte gutxienez.

Neurri horrek "eragin sozial handia" izan duela gizartean adierazi du, eta herritar askori egin diola mesede gaineratu. Arrasateko talde sozialistaren bozeramaile den Aritz Muruak zera dio: "Ez dago Arrasateko familia bakar bat ere garraio publikoaren deskontua baliatu ez duenik". Eta haren ustez garrantzitsua da deskontuei eustea "funtsezko zerbitzua" ematen dutelako ikasleendako eta langileendako: "Hain zuzen ere, dituzten zailtasun ekonomikoak direla eta, haiek behar dute zerbitzu hori ikastetxera edo lantokira joateko".

Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburu Iñaki Arriolaren eta Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romeroren esku-hartzeak funtsezkoak izan direla adierazi du eta gaineratu PSE-EE eta EAJ koalizioko udal-gobernua saiatzen ari dela Udalak toki-mailan defizita bere gain hartzea, herri barruko autobusaren hobariak duen kostua dela eta –urtean 31.275 euro–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak