Ttak Eguna egingo dute zapatuan, Euskararen Egunean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 30a, 17:00
Ttak taldeko hiru gazte, egitarauarekin, Ttak Eguna aurkezten.

Azken urteetako etenaren ostean, Ttak Eguna berreskuratuko dute aurten eta, abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuta. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute, gaueko kontzertuekin borobilduko dutena.

AEDren baitan dagoen Ttak gazte taldeak egun osoko egitaraua antolatu du, taldea bera herrira zabaldu eta gehiago ezagutarazteaz gain, Arrasateko gazte euskaltzaleak batzeko helburuarekin. "Edozelan ere, euskaraz gozatu gura duen edonor egongo da gonbidatuta antolatu ditugun ekintzetara", nabarmendu dute.

Honako hau da egitaraua:

  • 11:30ean, Kulturaten, Asisko Urmenetaren Amaiur! Liberate State liburuaren aurkezpena.
  • 14:30ean, gaztetxean, gazte bazkari herrikoia.
  • 17:30ean, gaztetxean, bazkaloste akustikoa, Garazi Barrenaren eskutik.
  • 19:00etan, poteo musikatua, Irati tabernatik hasita.
  • 22:30ean, gaztetxean, kontzertuak: Etxepe, Oihu eta Muxutruk erromeria. 22:00etan irekiko dituzte ateak eta sarrera 3 euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak