Santamasetako eta Gabonetako domeketan, bi orduz musika barik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 29a, 17:07

Aurten lehenengoz, Santamasetako eta Gabonetako domeketan, Maiatzaren Bata plazan jarriko dituzten barrakek ez dute musikarik izango 17:00etatik 19:00etara. Hala jakinarazi du Udal Gobernuak: "Helburua da espektro autistako alterazioak dituzten eta arazo sentsorialak dituzten pertsonek ere atrakzioez gozatzeko aukera izatea".

Kultura zinegotzi Juan Ramon Mendietak (EAJ-PNV) eta Berdintasun zinegotzi Johanna Sanchezek (PSE-EE) nabarmendu dutenez, aurtengoa izango da Gabonetan ekimen hau martxan jarriko duten lehen aldia. "Bereziki, haur guztien gozamenerako barrakak inklusiboak izatea lortu nahi da", diote.

Azpimarratu dutenez, barraka eremutik musika eta ikus-entzunezko beste estimulu batzuk ezabatzean, "gehiegizko estimulazio sentsoriala" saihesten da, eta gunea "eskuragarriagoa eta inklusiboagoa" egiten da TEA duten edo asaldura neurosentsorialak dituzten pertsonentzat.

Gaineratu dute autismoa duten haurren ezaugarrietako bat dela ez dutela bereizten "zarataren hizketa", eta, beraz, "ohi baino altuagoa" den edozein soinuk deserosotasun handia sortzen diela, baita antsietate-krisia ere. "Horregatik, askotan atrakzio azokak autismoa duten pertsonen aurkako lekuak dira. Horri egin nahi zaio aurre neurri honekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak