Dirua lapurtu dute San Juan Bataiatzailea parrokiatik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 29a, 13:01

Abuztuan egindako lapurreten kalteak berreskuratzeko bilketa egin zuten domekan, On Jose Maria Arizmendiarrietaren omenezko meza baliatuta, eta batutako diru hori ere lapurtu egin dute, Horazio Argarate parrokoak azaldu duenez: "Ez dakigu zenbat, baina normalean baino gehiago zen, deialdi berezia egin baikenuen".

Abuztuan, hainbat tresna lapurtu zituzten Arrasateko parrokiatik, besteak beste, abestien letrak proiektatzeko pantaila. Kalte horiek konpontzeko, "deialdi berezia" egin zuten domeka honetarako, On Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 46. urteurreneko mezaren harira.

Hori dela eta, "normalean baino diru gehiago" batu zutela uste du Argaratek. Hala ere, dirua zegoen poltsa hori lapurtu egin zutela adierazi du parrokoak. "Herritarrek poltsan sartu zuten haien borondatea, eta sakristiara eraman aurretik, aldarearen magalean utzi genuen. Arizmendiarrietaren omenezko meza zenez, jende asko etorri zen kanpotik eta mugimendu handia egon zen. Antza denez, mugimendu hori baliatu zuen norbaitek poltsa hartu eta eramateko. Gu ez ginen ohartu meza bukatu arte". Salaketa jarri du parrokiak baina, oraingoz, ez dago berririk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak