Abenduaren 12an eta 13an, azkenik, Txatxilipurdiko bulegoan jasoko dituzte jostailuak, 12:00etatik 13:30era. Esan moduan, abenduaren 17an egingo dute truke azoka, Biterin, 11:30etik 13:30era, eta sormen tailerra ere egongo da, aldi berean. "Txartelak jostailuengatik trukatzeko eguna izango da hau. Gogoratu koloretako txartelak lehen orduan trukatzeko aukera egongo dela eta zuri-beltzekoak direnak 12:30etik aurrera", nabarmendu dute Txatxilipurdi Elkartetik.