Honako hauek dira talde lehiakideak:
16 eta 18 urte bitarteko kategorian:
- KHARTERAX - EUSKADI (GIPUZKOA)
- GU GEU SORTZAILE - EUSKADI (GIPUZKOA)
- E & R S.COOP - EUSKADI (GIPUZKOA)
- ONMA - EUSKADI (GIPUZKOA)
- BIZI-BERRI - EUSKADI (GIPUZKOA)
- AMINA - EUSKADI (GIPUZKOA)
- TEAM SMART - ALEMANIA eta BELGIKA
- ODA - EUSKADI (GIPUZKOA)
- MUGABA KOOPERATIBA - EUSKADI (GIPUZKOA ETA BIZKAIA)
- DESEGOKITUAK – VALENTZIA
19 eta 24 urte bitarteko kategorian:
- ULTRAVOLT – MALASIA
- SALEM GROUP – TANZANIA
- BIKELIFE ACCESS COURIER COOPERATIVES (BLACC) - USA (WORCESTER)
- KOMIDA – KOLONBIA
- GUTEK - EUSKADI ETA NAFARROA
- OLATU BERDEA - EUSKADI (GIPUZKOA)
- BETABOT - EUSKADI (BIZKAIA)
- ESANGO NUKE - EUSKADI (GIPUZKOA)
- U2K - EUSKADI (GIPUZKOA ETA BIZKAIA)
- GERNIKARRAK - EUSKADI (BIZKAIA)
Batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren helburua da ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzea eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa-proiektuak garatuz. Beraz, otsailaren 6ra bitartean garatutako lan guztiek enpresa-proiektu kooperatibo batek planteatzen dituen galderei erantzun beharko diote.
Sari potoloak
Mondragon City Challenge lehiaketako bigarren edizioko talde finalistek honako sari hauek eskuratu ahal izango dituzte:
- 19-24 urte kategoriako talde irabazlea: zazpi eguneko bidaia Ameriketako Estatu Batuetara, hegaldia barne, eta txapelketaren ondoren gozatu beharreko ostatua, 2023. urtea amaitu baino lehen.
- 16-18 urteko kategoriako talde irabazlea: bost eguneko bidaia Berlinera, hegaldia barne, eta txapelketaren ondoren gozatu beharreko ostatua, 2023. urtea amaitu baino lehen.
Gainera, antolatzaileek Originaltasunaren Saria emango diote lehenengo fasean sailkatutako gainerako hamalau taldeen artean "berritzaileena" denari. "800 euroko sariaren helburua prozesu osoan egindako ahalegina baloratzea da. Indarrean dagoen zerga-atxikipenaren mende egongo da sari ekonomikoa", adierazi dute antolatzaileek.