Kalean da 'Paradisua', Jokin Zaitegi sariketaren azken uzta

Hasier Larrea 2022ko aza. 28a, 10:00

AEDk eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, emandako beka Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik eskuratu zuten pasa den urtean. Bada, ostiralean aurkeztu zuten Donostian haien itzulpen lana: Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniarraren Paradisua.

Yusuf da Paradisua-ren protagonista, Gurnah-i nazioarte mailan ospe handiena eman dion eleberriarena. Aitak merkatari aberats baten esku uzten du Yusuf, berarekin daukan zor bat kitatzeko, eta hor hasten da gaztetxoarentzat Afrikako hainbat bazter ezagutzera zein haurtzarotik heldutasunera eramango duen bidaia.

Kolonialismoaren osteko literaturaren ikurretako bat da Gurnah, oso gazte zela bere sorterriko matxinada batetik ihesi Erresuma Batura jo zuena. Kenteko unibertsitatean doktoratu zen eta hango irakasle izan da erretiroa hartu artean. Jokin Zaitegi bekari esker itzulitako 18. obra da Paradisua eta 19.a ontzeko deialdia martxan dago dagoeneko. Annie Ernaux aurtengo Nobel saridunaren La femme geléEmakume izoztua– euskaratzea izango da helburua eta urtarrilaren 6ra arte aurkez daitezke hautagaitzak. Horratx oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak