Festa batekin borobilduko dute Euskaraldia egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko azaroaren 28a

Euskaraldiari hasiera emateko egin zuten agerraldia.
Abenduaren 2an, egubakoitza, Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egin dute, Seber Altube plazan –euria egingo balu, Biterin–. 17:30ean, haurrentzako jolasak izango dituzte, Txatxilipurdiren eskutik eta, ostean, Euskaraldiko koreografia egingo dute. 18:30ean hasiko dute ekitaldia eta 19:00etan txapa topa egingo dute, talde argazkia ateratzeaz gain. Azkenik 19:15ean, kalejira egingo dute, DJ Goikoren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak