"Sentsazioa brutala izan da, irteera malkotan egin dut, hunkituta. Ia bost hilabete prestatzen ibili ostean, oso pozik nago. Ez dut inoiz horren lasterketa luzerik egin eta ederra izan da. Amaieran haizea kontrara izan dut eta gogorra izan da".
Donnayk abendua lasai hartuko duela esan du, eta ondoren, maratoi berri bat helburu izango duela gaineratu du.
