Gasteizko eta Arrasateko Big Bandek eman diote kolorea 'Black Arrasate' ekimenari

Maider Arregi 2022ko azaroaren 26a

Black Friday-ri aurre egin eta tokiko merkataritzan kontsumitzeko kontzientziazioa sustatzeko asmoz, kultura izan dute ezinbesteko tresna herriko merkatariek. Hala, gaurkoan Black Arrasate ekimenaren baitan, ahots beltzek eta Big Bandek izan dute protagonismoa. Herriko Plazan, Gasteizko eta Arrasateko Big Banden arteko musika lehiaz gozatu dute herritarrek.

Gainera, Ibai-arteko establezimenduak txokolate-kakahuete poltsak banatzen ibili dira egunotan, eta Harreman gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Izan ere, Black Arrasate ekimenaren helburua da herritarrek tokiko merkataritzaren aldeko hautua egitea eta bidezko merkataritzaren aldeko kontzientzia piztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak