IMME elkartearen helburua da Debagoieneko haur bat ere ez dadila oparirik gabe geratu Gabonetan. "Are gutxiago" elkartearen laguntza-eskoletan parte hartzen duten haurrak. Elkarteak, aurrez, eskerrak eman gura dizkie jostailuak emango dituzten haurrei. "Ziur Olentzerok, Santa Klausek eta Errege Magoek euren eskuzabaltasuna kontuan hartuko dutela Gabonetan. Eskerrik asko", adierazi dute ohar bidez.