Mendi irteera eta familia argazkia egingo dute Mondravember taldekoek aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko aza. 24a, 12:56

Mondravember taldeko kideak Garagunen. Argazkia: Iban Arroiabe.

Movember ekimenaren balorazio positiboa egin dute.

Azaroa bukatzear da, eta Mondravember taldeko kideak azken ekitaldiak egiten dabiltza. Asteon, esaterako, Garaguneko egoitzan izan dira. Esperientzia "oso aberasgarria" izan zela diote, "hunkigarria eta polita". "Horrelako ekitaldiek erakusten dute bide onetik goazela", dio elkarteko kide Iban Arroiabek.

Azaroaren 25ean, barikua, Aretxabaletako Lanbide Heziketan hitzaldia egingo du Arkaitz Carracedo ikertzaileak, 09:00etan.

Mendi ibilaldia

Aste bukaerari begira, bi ekintza izango dituzte: zapatuan, 09:00etan elkartuko dira mendi ibilaldia egiteko, Zaldibarren; eta, 13:00etan familia argazkia egingo dute herriko plazan. "Bibotedunak eta ez bibotedunak, denak daude gonbidatuta", azaldu du Arroiabek.

Ikerketara bideratuko dute dirua

Mondravember taldeak balorazio positiboa egiten du: "Zortzi urte daramatzagu lanean, eta nabaritzen dugu dagoeneko herriak ezagutzen gaituela. Ez dago hasierako urteetako ezjakintasunik". Nabarmendu dute oraindik ez dutela zenbatu zenbat diru jaso duten, baina jasotako dirua, azkeneko urteetan bezala, Derioko CIC bioGUNE ikerketa zentrora bideratuko dute, Arkaitz Carracedoren taldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak