AKEk antolatutako Santamas txapelketak martxan dira dagoeneko. Lehen partidak azaroaren 12an eta 13an jokatu zituzten, eta asteburu guztietan egongo dira partiduak, abenduaren 18an Musakolako kiroldegian jokatuko diren finaletara arte. Izena eman dutenen kopuruak "marka absolutua" lortu du aurten. Izan ere, padelean 64 parte-hartzailek eman dute izena (32 bikote); tenisean, 24k eta squashean, hamarrek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.