Herriko abesbatzek, gaiteroek eta bandek Santa Zeziliari egingo diote keinu

Hasier Larrea 2022ko aza. 22a, 09:44

Gaur, hilak 22, martitzena, musikarien patroi Santa Zezilia omenduko dute Goikobaluk, AGAk, Goikobalu Txikik, Txorbelak eta Portaloi elkarteak. 19:00etan hasiko dira kalean kantari, eta 20:30ean batuko dira Herriko Plazan.

Ospakizunak luzatu egingo dira astean zehar, egubakoitzean Arrasate Musikaleko banda gazteak eta gaiteroek kalejira egingo baitute 17:30etan eta 18:30etan herriko kaleetan zehar. 

Azaroak 26an, larunbata, 12:30ean, Herriko Plazan, Arrasate Musikal Big Band taldeak kontzertua egingo du, Gasteiz Big Band taldearekin batera, Ibai-artek antolatuta.

Santa Zeziliari azken keinua musika eskolaren bandak egingo dio San Frantzisko elizan, domekan, 12:30ean. Guztira bost pieza eskainiko ditu, Arrasate Musikalen kantua, Entreñable Trombón eta Everest, tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak