"Drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko" ikastaroa antolatu du Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko azaroaren 21a

Nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei zuzendutako ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalak, "drogen kontsumoei lotutako arrisku murrizketak lantzeko". Abenduaren 12an eta 13an egingo dituzte saioak, Kulturateko Biteri gelan, 14:00 17:00etara, eta azaroaren 30era arte eman ahalko da izena, hemen.

Ikastaroaren helburua gazteen artean "jokabide osasuntsuak" sustatzea da eta, esan moduan, nerabe eta gazteekin lan egiten duten langile eta boluntarioei zuzenduta dago (hezitzaileak, begiraleak, entrenatzaileak eta abar). "Izan ere, hauek nerabeekin duten harreman eta hurbiltasunak aukera ematen die eguneroko harreman naturalaren bitartez, nerabeei informazioa helarazi eta haien artean ohitura osasuntsuak bultzatzeko", azaldu dute Udal Gobernutik.

Saioak euskaraz izango dira eta formazioan parte hartzen duten pertsonek ziurtagiri bat jasoko dute. Informazio gehiago, Gizarte Zerbitzuetan: 943 25 20 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak