Jose Luis Etxebarria 'Porru' hil da

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 21a, 11:06

Urte luzez, 1982tik 2012ra, Arrasateko udaltzainburu izandako Jose Luis Etxebarria Porru hil da, 65 urterekin. Aretxabaletarra zen sortzez, baina Arrasaten egin zuen ia bizitza osoa. Atzo, domeka, hil zen eta hileta elizkizuna bihar, martitzena, egingo diote, 19:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian.

1980an sartu zen udaltzaingoan eta 1982ko ekainaren 6tik 2012ko martxoaren 20ra arte izan zen udaltzainburu. Ondoren, 2012tik 2019ra, babes zibileko teknikari buru izan zen, erretiroa hartu aurretik, eta liztor asiarrari aurre egiteko lanean aritu zen. Gaur, udaltzainen patruilek, dolu-xingola beltza daramate, haren omenez.

Mondrako presidente ere izan zen

Halaber, Mondrako presidente ere izan zen, eta 1989an hartu zuen kargu hori. Orduko hartan, 800 bazkide zituen klubak eta egoera zaila bizitzen ari zen ekonomikoki. Porru bera bakarrik aurkeztu zen klubeko presidente izateko. Hona hemen, garai hartan, Arrasate Press aldizkariak egindako elkarrizketa. Presidente zela, lorpen esanguratsuetako bat izan zen Atxabalpeko tribuna jarri izana. "Garai hartan, sekulako arrakasta izan zuen horrek. Lorpen handia izan zen", nabarmendu du Jose Luis Ezkurrak, Mondrako presidente ohiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak