Amaia antzokia lepo, Aba Taano afrikar gospel taldearen doinuak entzuteko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko aza. 20a, 17:15

Debagoieneko herrietatik hurbildu zen jendea afrikar gospel taldearen ikuskizuna entzun eta ikustera. Gainera, Arrasateko Gazte Abesbatza ere igo zen oholtzara eta abesti bat elkarrekin kantatu zuten. Mundukidek eta Harremanek elkarlanean Mozambikeko landa inguruneko herritarren garapen soziekonomikoa bultzatzeko proiektua dute esku artean, eta egitasmoari bultzada eman diote atzoko ekimenarekin. 

Talde ugandarraren ordu eta erdiko kontzertua bi zatitan banatu zen. Lehenengoan, gospel afrikar doinuak izan ziren entzungai; bigarrengoan, berriz, gospel amerikarra. Beste behin ere, Haurtxo txikia euskal kanta kantatu zuten, eta, Arrasateko Gazte Abesbatzarekin ere aritu ziren abesti batean. Ondoren, arrasatearren ahotsek musikatu zuten afrikar pieza bat.

Mundukide Fundazioko kide Urri Urizarrek adierazi du, guztia oso ondo atera zela: "Amaia antzokia bete egin da. Ia-ia sarrera guztiak saldu ditugu. Bertaratutakoek esan digute asko gustatu zaiela kontzertua. Arrasateko jendeaz aparte, bailarakoak ere etorri dira".

Landa garapena bultzatzen

Mundukide Fundazioak eta Harremanek landa inguruneko herritarren garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua du Mozambikek. Atzoko jaialdiarekin, laguntza ekonomikoa emateaz gain sentsibilizazioa bultzatzea izan zen helburua "hango egoera zein den ikusteko". Horregatik, kontzertuaren hasieran, Mozambikeko egoera islatzen eta egiten duten lanaren inguruko bideoa proiektatu zuten. Halaber, Mundukidek gogorarazi du proiektuari ekarpena egiteko aukera badagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak