Soldaten eta pentsioen "erosteko ahalmenaren galeraz" gain, haien eskubideen aurkako aurrez aurreko erasoa jasaten dutela nabarmendu dute pentsiodunek, eta horrek, besteak beste, hainbat ondorio dituela: "Etxebizitzaren prezioa eta alokairuaren prezioa neurrigabea; zerbitzu publikoen narriadura; ekosistemak eta bizitza bera suntsitzen dituen krisi klimatikoa; oinarrizko produktuen prezioen igoera esponentziala eta finantza-oligopolioen eta energiaren onura bermatzeko".
Hori dela eta, EAEko eta Nafarroako Gobernuei eskatu diete "beste norabait" begiratzeari uzteko eta "egin beharrekoa" egiteko "zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak" bermatzeko, "pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, gazteek edo adinekoek bizitzeko moduko bizi-baldintzak izan ditzaten". Halaber, adierazi dute une honetan aplikatzen ari diren politika publikoak "errotik" aldatzeko unea dela.