'Itsasoa da bide bakarra' proiektuaren aurrerapena kaleratu du Ines Osinagak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 18a, 13:45

Ines Osinaga musikaria 'Maurizia ez dau inork hil' ikuskizunean, Oñatin.

Eguenean aurkeztuko du musikari arrasatearrak lan osoa, soinu organikoez eta produkzio elektronikoaz osatua. "Bidaia luzeko abestiak" dira.

Ines Osinaga musikariak Itsasoa da bide bakarra bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du hilaren 24an, eguenean, soinu organikoak eta produkzio elektronikoak batuta, baina dagoeneko aurrerapenaz gozatzeko aukera dago. Udaberrixan Habana izenpean ondu baitu abestietako bat, Lorea Argaraterekin batera.

Lana "bidaia luzeko abestiek" osatzen dute. "Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren hauetariko batzuk, tabako, ardo eta kanelaz. Bidaian sortu dira besteak, edo bidaia bera dira kantuak". Azaldu duenez, "doluaren aitortza bat da" proiektua, "aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat".

Era horretan, "espazioa konpartitzearen ariketa etengabea" egin du artistak proiektu honetan. "Guztia aldatzen baita gure artean hitz egitean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak