Manuel Martin izango da Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako Elkarteko lehendakaria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 18a, 12:28

Aita Menniko zuzendari medikoa ere bada Manuel Martin, eta kargu hartzean adierazi du helburu duela buru osasunaren arloan "ahots adostu eta bateratu bat" lortzea.

Manuel Martin Carraso Aita Menni ospitaleko zuzendari medikoa izango da Psikiatriako eta Osasun Mentaleko Espainiako elkarteko lehendakaria 2024ra arte, asteon egindako batzar nagusian hartutako erabakiaren arabera.

Jakinarazi duenez, "pozez" jaso du berria, eta garatu nahi dituen lan ildo nagusien artean dago, besteak beste, "lanbidearen batasuna" indartzea: "Nire helburua da ahots adostu eta bateratu bat lortzearen alde egitea".

"Premia" egongo da

Izan ere, aurreratu du "premia handiko urteak" datozela, eta arreta jarri nahi duela "iraupen luzeko buruzko nahasmenduen" jarraipenetan. "Gaur egun, munduko zortzi pertsonatik bat gaixotasun mental batekin bizi da, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, eta gainera, erakunde horrek antsietatea eta depresioa patologia horien zerrendaren buruan jartzen ditu".

Hain justu, zehaztu du COVID-19aren ondorioz, %2ko igoera egon zela 2020an buru osasuneko gaixotasunei dagokienez, eta, horrez gain, igo egin dela antsiolitikoen, hipnotikoen eta lasaigarrien kontsumoa ere. Beraz, argi du egoera "delikatua" dela, eta "landu gabea" izan dela. "Buru osasunaren prebentzioa ahaztua izan da eskoletan, lanean...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak