Bueltan da Aba Taano afrikar gospel taldea, asmo solidarioekin

Hasier Larrea 2022ko aza. 17a, 15:24

2019an, Amaia antzokian.

Mundukide elkarteak Mozambiken duen proiektua babesteko emanaldia egingo dute zapatuan Amaia antzokian, 19:30ean hasita.

Mundukidek eta Harremanek gonbidatuta, palmares izugarria daukan boskoteak berriz bisitatuko du Amaia antzokia, duela hiru urte egin bezala. Musikariek gogoan dute orduko hartan arrasatearren aldetik jasotako harrera beroa, Haurtxo txikia-ren bertsio afrikarra abestu zutenean "benetan" hunkitu baitzen publikoa. Zapatuan ere, hilak 19, 19:30ean hasita, lepo beteko da aretoa, ez baita egunero ikusten nazioarteko hamaika sari irabazi eta Europako hamahiru herrialdetan 1.500 kontzertu baino gehiago eman dituen talde bat. Gainera, Goikobaluko gazteek lagunduko diete une batzuetan koruekin.

Landa garapena bultzatzeko

Mundukidek landa inguruneko herritarren garapen sozioekonomikoa bultzatzeko proiektua du Mozambiken, pobreziaren kontrako borrokan laguntzeko eta biztanleen diru sarrerak modu sostengarri eta bidezkoan handitzeko anbizioarekin. Egitasmo horri bultzada emango diote zapatuko ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak