Arrasateko Haurren Kontseiluak abiatu du 2022-23 ikasturtea

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko aza. 17a, 14:30

Uarkapen gauzatutako lehenengo saioan taldeko kideek elkar ezagutu dute eta kontseiluaren funtzionamendua azaldu diete hezitzaileek. Arrasateko Arimazubi, Gazteluondo, Herri Eskola eta Santa Teresa ikastetxeetako Umeen Elkarguneko kide diren 19 haur izango dira Haurren Kontseiluaren parte ikasturte honetan, eta bederatzi saio egingo dituzte guztira.

Alkatetzaren aholkulari organo izaera duen haur-taldea da Haurren Kontseilua. Hiria eta tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ikuspegia eskaintzen dio alkatetzari, honela, pertsona nagusiei herrian egon daitezkeen arazoei buruzko aholkuak eta haien beharren eta kezketatik abiatzen ziren gaiak lantzen eta proposamenak eginez.

Azken urteetan hainbat gai eta proposamen landu dira, besteak beste, honako hauek: haien adin tarterako aisialdirako espazio baten eskaera, herrian kirol instalakuntzak sustatzea, mahai joko bat sortzea (herriko izakien arteko elkarbizitza zaintzeko eta soluzioa behar duten egoerak modu kooperatiboan lantzeko), eta umeentzako bozketa sistema bat sortu dute umeek eta azken urtean parte-hartze aurrekontuetan bozkatzeko aukera izan dute.

Ikasturte honetarako gaiak eta edukiak, ohiko eran, kontseilukideekin erabaki eta landuko dituzte. "Izan ere, kontseiluaren helburua da haurren partaidetza sustatzea herrian, eta beren interesetatik sortzen diren proposamenak garatzea, betiere Udalarekin harremanetan eta fokua herrian jarrita", azaldu dute Udal Gobernutik.

Maria Ubarretxena alkateak harrera egin die udaletxean eta eskertu bertan parte hartzeko izan duten prestutasuna: "Hilabeteetako lana dugu aurretik, baina ezinbestekoa da haien ahotsa eta nahiak entzutea eta udaletik garatzen diren proiektuetan presente izatea; haurren parte- hartzea oso aberasgarria da guztion beharretara egokitutako Arrasate eraikitzen jarri dezagun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak