Ibai-artek lehiaketa antolatu du Euskaraldiaren baitan

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 18a, 11:56

Ibai-artek, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, Euskaraldiari begira lehiaketa bat antolatu du. Gaurtik aurrera, eta abenduaren 3ra bitartean, Ibai-arteko saltokietako erakusleihoetan Euskaraldiko letrak egongo dira jarrita eta E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A hitza erakusleihoetako letren argazkiekin osatzen duen lehenak 100 euroko bonua jasoko du Ibai-arteko erosketa-txarteletan.

Hitza osatuz argazkiak bidaltzen dituzten guztien artean, berriz, 100 euroko beste bi bonu zozketatuko dituzte Ibai-arteko erosketa-txarteletan. Argazkiak 688 73 41 49 Whatsapp zenbakira bidali beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak